Urteko egunik tristeena omen den honetan, ez zintuztedan bakarrik utziko!
Blue Monday egunez, EP urdin bat
Plataformetan entzungai duzue jada BAKAN (I) EP berria: birako emanaldietara etortzen ari zareten entzuleontzako oparitxo bat da hau. Bidenabar, laster jakinaraziko dizkizuet 2025 honetarako asmoak, tourrari dagokionez.
Bi kantu dira, zuzenekoetan dagoeneko jotzen aritu garenak:
A- Herri Txiki
B- Etorkizuna Ginenean (feat. Gorka Leihotikan)
Herri Txikiren kasuan, zuzeneko bideotxo bat ere prestatu dugu, Teatre de Ca l’Erilen emandako kontzertuan hartutako irudiekin (Guissona, Lleida). GU YouTube kanalean zein reel-etan ikusgai duzue.
BAKAN (I) EP urdina fisikoki ere kaleratuko da. 7 hatzbeteko binilo bat izango da eta martxorako espero dugu. Aste batzuk itxaron beharko da beraz, baina dagoeneko PRE-ORDER-a egin dezakezue, edizio mugatuaren zeuen kopia ziurtatzeko: www.gorkaurbizu.eus webguneko dendan egin ahalko duzue pre-orderra.
Eta bai, izenburko (I) horrek esan nahi du gisa honetako grabaketa gehiago ateratzeko asmoa daukadala.
Momentuz… besterik ez!!