Gorka Urbizu Londresko ABBEY ROAD estudioetan grabatzen aritu da.
BAKAN II, EP berria izango denaren bi kantak grabatzen aritu da bertako Studio 2 mitikoetan, Jordi Matas, Karlos Arancegui eta Joan Pons lagun.
Disko txiki hau 2025eko urrian aterako da, Only In Dreams zigiluaren bidez, ohi bezala.
(Argazkia: Ibai Arrieta)


