
Gaztea Sariak 2026 ospatu ziren pasa den martxoaren 5ean.
Bilboko Euskaldunan izandako sariketan, Gorka Urbizuren lanak aitortza jaso zuen, bi sari erditetsiz:
–ABESTI ONENA (Zilarra kantarengatik)
–ZUZENEKO ONENA
Saria jasotzeaz gain, Urbizuk bi kantu jo zituen zuzenean: ‘Tesla Bat Sutan’, Merina Gris taldearekin batera eta “Zilarra” bera, modu akustikoan, Ibil Bediko Areta Senosiain lagun zuela.

