JANELA
Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora
Berri Txarrak taldearen buru 25 urte igaro ondoren, Gorka Urbizuk bide
berri bati ekin dio bere kabuz. Erakusketa hau «lehio» txiki bat da, Hasiera
Bat izeneko diskora eramaten gaituena, disko sotil eta oso delikatu batera,
abestien bihotzera zentzumenen bidaia bat proposatzen duena. Ibai
Arrietaren argazki begirada sentikorrak eta Alexander Cabeza Trigg
zinemagilearen 16 mm-ko filmak Ca l’Eril Teatre (Lleida) estudioko
sorkuntza prozesuan murgiltzen gaituzte, baita taldearen une magikoetan
ere, hasiera berri hori lehen aldiz zuzenean partekatzen.
Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 14an izanen da, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00tan.
LEKUA: Donostiako Santa Teresa komentua
Erakusketa uztailaren 14a arte bisitatu ahal izango da eta DOCK OF THE BAY, zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren baitan antolatua da.