Skip to main content

LEGE-OHARRA

 

www.berritxarrak.net webgunea BERRI TXARRAK taldeari buruzko informazioa eta harremanetarako datuak eskaintzeko sortu da, orobat taldearen merchandising produktuen, osagarrien eta produktu intelektualen denda ofiziala eskuragarri jartzeko.

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA ETA IDENTIFIKAZIO-DATUAK

www.berritxarrak.net webgunearen titularra ONLY IN DREAMS, SL entitatea da, B71009849 IFK duena. Harremanetarako helbidea HERRIKO PLAZA, 5 1C, LEKUNBERRI-NAFARROA, 31870 da, eta harremanetarako helbide elektronikoa, berriz, berridenda@berritxarrak.net. Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu erabilera-baldintza hauek guztiak. Ez onartzekotan, ezin izango da sartu www.berritxarrak.net/berridenda webgunean edo online dendan.

ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZAK

Webgune honetan sartu eta nabigatzeak berarekin dakar bertan jasotzen diren lege-oharrak, zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea. Webguneko apartatu batzuetan berariazko erabilera-baldintzak aurkituko dituzu. Baldintza horiek onartu egin beharko dituzu apartatu zehatz batzuetan eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko. Berri Txarrak taldearen denda ofizialean produktuak erosteko baldintza espezifikoak daude. Baldintza horiek eskuragarri egongo dira orri nagusian edo hasiera-orrian, baita zerbitzu espezifikoetarako sarbidean ere; webgunearen titularrak erabilera-baldintza orokorrak eta espezifikoak jakitera ematen ditu nabigazioan zehar, eta baldintza horiek deskargatu eta gorde egin ahal izango dira edozein unetan. Espazioetako erabilera-baldintzak bezeroaren esku daude webgunean eta edozein unetan deskargatu daitezke, irakurri eta bistaratzeko.

Erabiltzaileen ardura esklusiboa izango da www.berritxarrak.net webgunerako sarbidea.

JOKABIDE-KODEAK

Jakinarazten da BERRI TXARRAK taldearen webgunea ez dagoela ez berezko eta ez kanpoko inolako jokabide-kodera atxikita. Aurrerantzean, atxikimendua aldatu egin ahal izango da webgunearen titular den enpresak hala nahi izanez gero, erabiltzaileei berariazko idatzizko jakinarazpenik zuzendu behar izan gabe.

COOKIEAK

Cookieak webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean biltegiratuta geratzen diren testu-fitxategi txikiak dira. Horiei esker, webgunea zure bisita gogoratzeko gai izango da, berriro ere bertatik nabigatzen duzun hurrengoan. Cookiek izaera teknikoko informazioa, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizatzea, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea eta antzekoak biltegiratu ohi dituzte, hots, azken batean, erabiltzailearen nabigazio-ohiturak. Cookieen helburua webgunearen edukia erabiltzailearen profil eta beharretara egokitzea da. Cookierik gabe, webguneetan eskaintzen diren zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.

Webgune honetan erabiltzen diren cookieak

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren gidalerroei jarraiki, webgune honetan egiten den cookie-erabilera zehaztuko dugu, albait informazio zehatzena emate aldera.

Webgune honetan honako cookie propio hauek erabiltzen dira:

–  Saioko cookieak: erabiltzaile kopurua identifikatzeko eta erabiltzaileek eskaintzen den zerbitzua nola erabiltzen duten estatistikoki neurtu eta aztertzeko balio dute. Webguneko nabigazioa aztertzen da, gure webgunearen produktu- eta zerbitzu-eskaintza hobetzeko.

Webgune honetan hirugarrenen cookie hauek erabiltzen dira:

– Google Analytics: cookieak biltegiratzen ditu, webgune honetako trafikoari eta bisita-bolumenari buruzko estatistikak egiteko. Webgune hau erabiltzean, Googleri zuri buruzko informazioa tratatzeko baimena ematen diozu. Hortaz, zentzu horretan edozein eskubide erabili nahi izanez gero, zuzenean Googlerekin jarri beharko zara harremanetan.

– Sare sozialak: Sare sozial bakoitzak bere cookie propioak erabiltzen ditu, Atsegin dut edota Partekatu botoiak sakatu ahal izan ditzazun.

Cookieak desaktibatu edo ezabatzea

Uneoro izango duzu webgune honetako cookieak baimentzeko, blokeatzeko edo desaktibatzeko eskubidea. Ekintza horiek desberdinak izango dira, erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera. Web-nabigatzaileak dira cookieak biltegiratzeaz arduratzen diren tresnak eta horietan izango duzu cookieak desagerrarazteko edo desaktibatzeko aukera. Webgune honek edota webgunearen legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek behar bezala maneiatuko dituztenik cookieak. www.berritxarrak.net webgunearen titularrak ez du hirugarrenekin kontratatu erabiltzaileen identifikazioa edota aipatutako cookieen erabilera eskatzen duen zerbitzurik. Cookieen politikari buruz edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, Kontaktua atalaren bitartez.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

ARDURADUNAONLY IN DREAMS, S.L.
XEDEAwww.berritxarrak.net webgunearen administrazio-kudeaketa
LEGITIMAZIOAInteresdunaren onespena
HARTZAILEAKHirugarrenei ez zaie daturik lagako, legezko betebeharra egon ezean
ESKUBIDEAKDatuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkatzeko eskubidea, eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaldu bezala
INFORMAZIO GEHIGARRIAInformazio gehiagorako, hemen egin dezakezu kontsulta: https://www.berritxarrak.net/berridenda/index.php?id_cms=9&controller=cms&id_lang=10

EDUKIEN GAINEKO JABETZA. JABETZA INTELEKTUALARI LOTURIKO ESKUBIDEAK

www.berritxarrak.net webgunean agertzen diren edukiak azken eguneratze-datan indarrean zeuden eduki berberak dira: webgunearen titularrak webguneko informazioa eta edukiak eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du.

Edukien gaineko eskubide guztiak webgunearen titularra den enpresari dagozkio, edota dagozkien titularrei. Ildo horretan, debekatuta dago horiek esplotatzea, edukien titularraren berariazko baimenik gabe. Zehazki, webgunearen titularraren edota bertan ageri diren edukien titularren berariazko eta idatzizko baimena behar izango da webguneko edukiak edo elementuak guztiz edo zati batean erreproduzitzeko, banatzeko (alokairu eta mailegua barne), jendaurrean komunikatzeko (webguneko edukiak edo elementuak komunikazio globaleko sareetan eskuragarri jartzea barne) eta eraldatzeko (itzulpenak eta beste formatu edo euskarri batzuetara moldatzea barne), orobat bilduma, irudi, testu, ikus-entzunezko eduki, datu-base, ikusizko egitura, html kode gisa edota erabiltzaileen eskura jartzen den bestelako lan intelektual gisa argitaratzeko.

Erabiltzaile-gako edo pasahitz bidezko sarbidea baino baimentzen ez duten eremuetan, erabilera pertsonala eta besterenezina egingo da, aurretiaz identifikatutako pertsonarentzako. Sarbide horrek ez die erabiltzaileei inolako titulartasunik ematen webgunean eskuragarri jarri diren edukien jabetza intelektualeko eskubideen gainean.

Debekatuta dago titularren baimenik ez duten hirugarrenek webgune honetan ageri diren izen komertziala, markak, logoa, irudiak, testuak eta zerbitzuak erabiltzea. Enpresa titularrak dagozkien justizia-jarduketak egin ahalko ditu jabetza intelektualeko eskubideak urratzen edo hausten dituzten erabiltzaileen aurka.

WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAREN ARDURA

Webgunearen titular den erakundeak ez du bere gain hartzen zuk webgune honekin egin dezakezun erabilera okerrik. Webgunearen titular den erakundeak, egoki deritzonean, zuzenketak, hobekuntzak edo aldaketak egin ahalko ditu webgunean jasota dagoen informazioan, eta horrek ez du inolako erreklamazio edo kalte-ordainerako eskubiderik eragingo, eta ez du inolako erantzukizun-aintzatespenik ekarriko berarekin. Halaber, ez du inolako ardurarik izango webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasun eta jarraitasun teknikotik ondoriozta litezkeen kalteen aurrean.

Webgune honek ez du bermatzen ez dagoenik birusik edo sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo webgune honetako zein hirugarrenen webguneetako erabiltzaileen fitxategietan kalteak eragin ditzaketen bestelako elementurik; horrenbestez, ez du ardurarik hartzen arrazoi horiengatik gerta litezkeen kalteen aurrean.

LEGE ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

www.berritxarrak.net webgunearen sarbide edo erabileratik eratorri litekeen eztabaida oro IRUÑEKO epaitegien eta hierarkian gorako dauden erakundeen jurisdikzioaren mende geratuko da esklusiboki.
Webgune hau arautzen duten zehaztapen eta baldintzak, eta erator litezkeen erlazio guztiak, Espainiako legediaren babespean daude.

BEZERO ETA ERABILTZAILEEN ARRETARAKO SAILEAN ESKURAGARRI IZANGO DUZU INFORMAZIO GEHIAGO, eta hari zuzendu ahal izango dizkiozu zure kontsulta, iradokizun, kexa eta erreklamazioak.

 

ONLY IN DREAMS, SL

HERRIKO PLAZA, 5 1. c  31870 LEKUNBERRI (NA)

Helbide elektronikoa: berridenda@berritxarrak.net

 

© Only In Dreams, 2020