Skip to main content

Musika

Hitzak

Ea posible den
ametsa
hitza aipatzen ez duen abesti bat
betetzeko denak
agian
zertan eman duzu zure bizia 

Bizitza erdigunean
-zalantzarenean-
jartzeko unean han izanen naiz

Maitasuna-edo
bai, baina
zein da gutaz kantatzeko ordaina

Bizitza erdigunean
-zalantzarenean-
jartzeko unean han izanen naiz

Itsuaren eskuaren pareko izan

Zain
zeren zain erabaki gabe
gai izan
beregain izaterik gabe

Irtenbide bat bada
ez da izango hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera
nire adiskide

Zain
eguzkiaren zain
eta izarak heze
ederrak dira kaleak
jendearen jantzitan

Irtenbide bat bada
izan daiteke hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera inola ere 

Gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude

eta sinesmen horretan
ardazten da gure mundua
gure mundua

Ikusmenak itsututa gaude
eta denborarik ez daukat
gehiengoak beste nonbaiten egon nahiko luke orain
aukeratu zure drama
pantaila ispilu bat da
hauxe da jasoko duzun mundua

Isiltasunaren bagoian
idazten
tren batean nago
kantu bat egin dizut
gauzak okertzen diren unerako

Jakina da ezjakintasuna dela toki ospela
bitartean xamanak dio dena gezurra dela
titiburuak pixelatuta
pistolak prime time-ean
hauxe da jasoko duzun mundua

Isiltasunaren bagoian
idazten
tren batean nago
kantu bat egin dizut
gauzak aldatzen diren unerako
agian bada zerbait
mendi gailurrez pixka bat harago
nirekin etor zaitez
esazu baietz
ezin dut gehiago

Oinarrizko ezein eskubideren alde
arraun egiteko elkartu beharko gara laster

Ezagutzen dut leku sekretu bat
non deslilurak tokirikan ez duen

Koherente izan sortutako pertsonaiarekin
zutaz espero dena da 
idiotak asko daki

Ezagutzen dut leku sekretu bat
non deslilurak tokirikan ez duen

Irrelebantzia zaunka dabil gure atarian
inork ez du ireki nahi
hotz egiten du kanpoan

Ezagutzen dut leku sekretu bat
tori koordenatuak eta itxaroidazu han 

Itxaroidazu han

Eguzkiak itzali ditu gainerako argiak
txorien kantak entzun ditut harian 

Hotz egiten badu alboan nauzu
ederra zaude goizetan

Zure mina arindu nahi nuke halako egunetan
hitzek zentzua galdu dute
nola esan

Hotz egiten du eta eskutik helduta
ikus: gaur ere
baten bat gu baino lehen esnatu da
guk zikindu kaleak garbitzera

Janela ireki bat zugana
behar nauzunean naramana
barneranzko janela txiki bat
zure arnasa zaintzeko
zu zaintzeko

Zure mina arindu nahi nuke

Isiltasunak ere sailka daitezke
mantxa gorri bat itsasoan zabaltzen 

Berde eta urdinaren kontrakoa da
azaleratzen den ura
ezagun da: kolore zahar bat

Otoitzak ere sailka daitezke
esne-hortzeriak sailka daitezke
esperantza eta haren falta ere
esperantza eta…

Mantxa gorri bat itsasoan zabaltzen
Berde eta urdinaren kontrakoa da
azaleratzen den ura
ezagun da: kolore zahar bat

Ilargia da laru
ezereza mila moduz islatzen da, entzun
beldurrak edonor profeta bilakatzen du

Hego-haizeak tokiz aldatzen ditu
gure arteko hitzak
haziak, polena
loratu dira ikara berriak

Ibaiertzean utzi ditut
ezpata eta ezkutua
bi-biak 

Gero euriak lurra du ernaltzen
berrituz nigan lilura arkaiko bat Ibaiertzean utzi ditut
ezpata eta ezkutua
bi-biak

Udazkenaren ertz batek, maitea
eman dizkit egunonak gure leihotik
Zaldi Eroaren tirak atera dit
eguneko lehen irria

dalovit

Gure aita sarean eskelak leitzen dabil
gaztainondoa kimatzen jarri aurretik
adaxkak betiko kutxan gorde dizkit
sugar hau guztiz inoiz itzal ez dadin

Bina plater jartzeko esan dit amak
egongelan bazkalduko dugula

Txakurrak bere ferekak eskatzen dizkit
egunero gerratik itzuli banintz bezala da
zerbait somatuko zuen beharbada

Hogei arte zenbatzen ikasi du ilobak
zenbat urte dugun galdetu digu gaur
“Zenbat urte da hori, osaba,
zenbat?”

Eta hegaldiak hartu ditut, maitea
bi aldiz pentsatu gabe

Itsasoak olatuak dakarzki
orain bare, orain bortitz
nonbaiten sute erraldoiren bat
itzali beharko balitz bezala

Zenbat da ateri dela
zenbat da bero hau fahrenheitetan 

Nonbaiten sute erraldoiren bat irazeki
izan balitz bezala da

Eta jendea pozik
ongi deritzot nik
denetarik behar baita
eraikitzeko mundu oso bat

Itsasoak olatuak dakarzki
orain bare, orain bortitz
guk ez dakigun beste zera bat
baleki bezala da aspaldi

Eta jendea pozik
ongi deritzot nik
denetarik beharko da
eraikitzeko mundu oso bat

Denetarik

Txori bat kolpatu da kristalaren kontra
nirekin dihardu, nirekin dihardu
besterik ez

Badira barrutik besterik ireki ezin diren ate batzuk
besterik ez

Hau aste luzea
behar dudan guztiak datza zure bizkar biluzian
zure ezpainen gorrian
besterik ez

Besterik ez

Eta urruti banago
zuek baino lehenago ihes egin nuelako da

besterik ez

Izozmendi bat bularrean
Titanic-en orkestra hartan
geratu beharra nuen
babestuko banuen
besterik ez

Batzutan I love u idazten diogu elkarri
maite zaitut batek ikaratzen gaitu

besterik ez

Besterik ez