Skip to main content

 

‘Hasiera Bat’ (Only In Dreams, 2024) bakarkako debutarekin ezustekoa eman eta urtebetera, Gorka Urbizuk ‘Bakan’ izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion. 2025eko urtarrilean Bakan I atera ondoren, bigarren alearekin dator orain: ‘Bakan II’. Urriaren 22an argitaratuko den disko txiki hau Londreseko Abbey Road estudio ikonikoetan grabatu zen. Entzuleak bi harribitxi aurkituko ditu bertan, izenburuek iradoki moduan: Diamantea eta Zilarra.

 

Urbizuk maila berekotzat ditu bi pieza hauek, hortik 7″ko biniloak A alde bikoitza izatea, modu horretan Beatles-i keinu eginaz bidenabar – ez da keinu bakarra izango-. EP osoa egun berean eta inongo aurrerapenik gabe plazaratuko da, Lekunberrikoak azkenaldian ohi duen eran. Bi kantuek, gainera, Arriguri ekoiztetxeak ondutako bideoklip bana izango dute. Biniloaren edizio zaindua, berriz, mugatua eta eskuz zenbatua izango da. www.gorkaurbizu.eus webgunean eta zuzenekoetan eskuratu ahal izango da.

Egile nafarrak edertasunaren eta kantu perfektuaren xerka darrai Bakan II honetan. Zilarra kantan, esaterako, ez dira falta errepika argitsua, koruak, gitarra kristalinoak eta Paul McCartney berak erabilitako pianoa.

EP honen kaleratzea bat dator TOUR BAT  biraren azken txanparekin. Urbizu, bi bateriadun bandarekin batera, gelditu gabe aritu da Euskal Herri osoan, estatuko hainbat txokotan zein Mexiko, Kolonbia, Argentina eta Txileko hiriburuetan. Hala, Donostian ekin zioten birari Donostian emanen diote akabera 21 hilabete beranduago: lau emanaldi emango dituzte jarraian Victoria Eugenia Antzoki ederrean (sarrerak aspaldi bukatu ziren).

Honako musikariek osatuko dute GU-ren taldea: Amaia Miranda (gitarra eta koroak), Karlos Arancegui (bateria), Felix Buff (bateria eta koroak) eta Nando Neira (baxua).

 

Hauexek birako azken saioak:

 

10.31 BILBO – Santana 27 (SOLD OUT)

11.01 BILBO – Santana 27 (SOLD OUT)

11.07 IRUÑEA – Baluarte (SOLD OUT)

11.08 IRUÑEA – Baluarte (SOLD OUT)

11.13 DONOSTIA – Victoria Eugenia Antzokia (SOLD OUT)

11.14 DONOSTIA – Victoria Eugenia Antzokia (SOLD OUT)

11.15 DONOSTIA – Victoria Eugenia Antzokia (SOLD OUT)

11.16 DONOSTIA – Victoria Eugenia Antzokia (SOLD OUT)