Aurten ere DURANGOKO AZOKA-n stand propioa izango dugu (Only In Dreams – GU – Berri Txarrak), abenduaren 5etik 8ra.
Hauxe helbidea: Musikaren Gunea 24-25.
Lehendabiziko aldiz HASIERA BAT lana izango duzue bertan, hiru formatu ezberdinetan:
***Binilo gardena
***CD digipacka
…eta propio azokarako atera dugun
***Kasete arroxaren edizio mugatua 🙂
Halaber, KAIER BAT liburua agortuta zegoen eta edizio berri bat prestatu dugu, paper berria eta koloreen trataera hobetuarekin.
Horretaz gain, Only In Dreams zigiluko beste hainbat item egongo dira salgai: BERRI TXARRAK-en diskografia osoa (binilo, liburu, poster, CDak…), PEIREMANS+ eta KATAMALO-ren hainbat gauza… pasa zaitezte bertatik!!
pd: Gorka Urbizu bera hilaren 6an standean egongo da zuen aleak sinatzeko prest.